Politika

Kartzela zigorra ezarri diete bi titiriterori, "terrorismoa goratzea" egotzita

Madrilen eskaini zuten ikuskizunean 'Gora ALKA-ETA' zioen kartel bat erakusteagatik atxilotu dituzte.

2016ko otsailaren 6a
11:23
Entzun

Fiskaltzari kasu eginez fidantzarik gabeko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak bi titiriterori, "ETA goratzea" egotzita. Arrazoia, Sorgina eta don Cristobal izeneko ikuskizunean Gora ALKA-ETA zioen kartel bat erakutsi izana.

Madrilgo inauterien baitan eskaini zuten ikuskizuna. Ikusleak eurak izan ziren Poliziari abisua eman ziotenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.