Espetxean sartu dute Andoainen (Gipuzkoa) ustez gizon bat hil duen gaztea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du atzo arratsean eraman zutela 21 urteko gaztea epailearen aurrera, eta hark Martuteneko kartzelara igorri zuela gauean. Etxekide bat hiltzea egotzi diote.
Gorpua herenegun gauean aurkitu zuten ertzainek, Kaletxikiko etxe batean. Herrizaingo Sailaren arabera, orain egun batzuk hil zuten gizona, eta gorpua usteltzen hasia zegoen, armairu batean sartuta. Hildako gizonezkoak 52 urte zituen.