Espainiako Auzitegi Nazionalak Soto del Real (Madril, Espainia) kartzelan sartu du gaur atzo Gasteizen Vital Kutxaren bulego bati su ematen saiatu zen ustezko egilea: 50 urteko gizonezkoa -JJ.M.I.-, gasteiztarra.
Ertzaintzak atzo arratsaldean atzeman zuen hura, goizeko erasoa leporatuta. Gizonezkoa bera agertu zen ertzain-etxean, bere bila ari zirela jakitean, Ertzaintzak esan zuenez.
2003an ere atzeman zuten, bulego berari eraso egin ziolakoan.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak agertu zuenez, goizeko hamabiak pasa zirela likido sugarria bota zuten Valladolid kalean Vital Kutxaren bulegora, eta horrek sute txiki bat eragin zuen. Aipatutako iturrien arabera, suteak ez zuen kalte handirik eragin: fatxada belztea baino ez.
Kartzelan sartu dute Gasteizko Vital Kutxaren kontrako erasoaren ustezko egilea
Atzo goizean izan zen erasoa eta Ertzaintzak arratsaldean atxilotu zuen 50 urteko gizonezkoa. Bulegoak ez zuen surik hartu. Soto del Real espetxera bidali du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu