Nafarroako foruzainek 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute eta epaileak kartzelara sartu du, Urte Berri egunez Corellan (Nafarroa) adingabeko neska bat bortxatzen saiatu zela egotzita.
Urtarrilaren 1eko goizeko zazpiak aldera izan zen ustezko gertaera. Neska etxera zihoan, Urte Zaharreko gaua kalean pasatu ondotik, eta gizonezko hark gainera egin zion salto, epailearen arabera. Lurrera bota zuen eta bortxatzen ahalegindu zen. Neskak aurre egin eta aurpegian zauri batzuk eragin zizkion.
Biktimak gertatutakoa gurasoei kontatu zien, eta horiek goiz berean salaketa sartu zuten foruzainetan.
Ikerketaren ostean, poliziek igandean atzeman zuten 31 urteko gizonezkoa -E.C.-, eta Tuterako Auzitegiko epailearen esku utzi zuten. Honek atzo agindu zuen espetxean sartzea.
Emakumeen kontrako indarkeria
Kartzelan sartu dute gizonezko bat, Corellan neska bat bortxatzen saiatu delakoan
Biktima adingabekoa da. Urte Berri egunean izan zen gertaera, goizeko zazpiak aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu