atxiloketa

Kartzelan sartu dute Ione Lozano ustezko etakidea

Astelehenean atxilotu zuten Frantzia erdialdean, Indren. Poliziaren arabera, Oier Gomez da harekin zihoana.

2011ko martxoaren 25a
16:08
Entzun

Ione Lozano Miranda (24 urte) Fleury Parisko espetxera bidali du Frantziako epaile batek, ETAko kidea delakoan. Astelehenean atxilotu zuten Frantzia erdialdean, Indren, ustez Poliziaren errepide kontrol batetik ihesi zihoala.

Atzo eraman zuten Parisko Auzitegira, eta Fiskaltzak kartzelatzeko eskatu zuen. Bart hartu du erabakia epaileak, pistola bat, agiri eta matrikula faltsuak edota lapurtutako autoa izatea ere egotzita. Ustez duela urtebete aldegin zuen Lozanok Frantziara, Guardia Zibilaren polizia operazio baten ostean.

Harekin batera zihoan gizonezko batek ihes egitea lortu zuela esan zuen Frantziako Poliziak astelehenean bertan. Ikerketen arabera, ustez Oier Gomez da ihes egin zuen laguna.

Atxiloketako gunea aztertzean, 48.000 euro aurkitu zituzten, ikerketako iturriek diotenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.