GIZARTEA

Kartzelan sartu dute Tuteran adingabe bat ustez bortxatu zuen mutila

16 urteko neska batek salatu zuen mutilak eraso egin ziola, eta Poliziak atxilotu zuen herenegun. 

2013ko urtarrilaren 25a
13:59
Entzun

Epaileak kartzelan sartu du Tuteran (Nafarroa) adingabe bat bortxatzea egotzita atzemandako mutila. Herenegun hartu zuen preso Espainiako Poliziak, 16 urteko neska batek salaketa jarri eta gero. Haren arabera, astearte gauean bortxatu zuen mutilak, Tuteran bertan, utzitako txabola baten inguruan. Gaur eraman dute epailearen aurrera ustezko erasotzailea, eta kartzelan sartu dute. 19 urte ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.