INDARKERIA MATXISTA

Kartzelara bidali dute Ziburun andre bati eraso egitea egotzita atxilotutako gizona

Larriki zauriturik dago 40 bat urteko emakumea, erietxean, baina, medikuen arabera, arriskutik kanpo dago.

Apirilean Miarritzen hil zuten emakume bat. Orduko elkarretaratzea. BOB EDME
2021eko abuztuaren 24a
12:40
Entzun

Iragan ostiral arratsean, gizon batek emazte bati eraso zion labanaz. Hamar bat labankada eman zizkion, ikerketaren lehen zantzuen arabera. Gizona ihesi joan zen erasoaren ostean, eta Frantziako Polizia haren bila aritu zen; azkenean, igandean atxilotu zuten, Ziburun. Lehen ikerketaren arabera, ez dago «harreman jakinik» bien artean.

Gizonezkoak Baionako Justizia Auzitegian deklaratu du, eta hura espetxeratzeko agindu dute. Homizidio saio bat egitea leporatu diote. Larriki zauriturik dago 40 bat urteko emakumea, erietxean, baina, medikuen arabera, arriskutik kanpo dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.