Indarkeria matxista

Kartzelara sartu dituzte Bilbon neska adingabe baten sexu erasoarekin lotuta atxilotutako hiru mutil gazteak

Ospitalean artatu behar izan zuten biktima, eta horren harira abiatutako ikerketaren ondorioz atxilotu dituzte ertzainek gazteak.

arantxa iraola
2020ko otsailaren 28a
09:46
Entzun

Iragan asteburuan sexu eraso bat pairatu zuela salatu du neska adingabe batek Bilbon, eta, horren harira, hiru gizon gazte atxilotu zituzten atzo ertzainek, 18 eta 21 urte artekoak. Gaur goizean epailearen aurrean deklaratu dute atxilotuek, eta epaileak Basauriko kartzelan espetxeratzeko agindu du. Dagoeneko kartzelara sartu dituzte hirurak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, aurrekariak dituzte hiru gazteek

Erasoa asteburuan gertatu zen. Polizien arabera, Bilboko Solokoetxe kalean gertatu zen erasoa. Horren ondorioz, neska ospitalean artatu behar izan zuten, eta orduan izan zuten ertzainek gertatutakoaren berri. Ikerketa bat hasi zuten zer jazo zen argitzeko, salaketaren berri eman zuen orduan adingabeak, eta horren ondorioa dira atzoko hiru atxiloketak. Hainbat iturrik adierazi dutenez, 13 urte ditu biktimak.

Bilboko Udalak adierazpen bat onartu du gaur goizean, gertatutakoa gaitzesteko. Talde guztiek egin dute bat. Adierazpenean salatu dute eraso matxista bat izan dela eta giza eskubideak larriki urratzen dituela. Udalak emakumeenganako errespeturik gabeko edozein jarrera baztertu du, eta herritarrak deitu ditu horrelako erasoen aurka agertzera. Udalak bat egin du eraso horren aurka deitzen diren protesta guztiekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.