Atxiloketak

Kartzelara sartu dituzte Garikoitz Pascual eta Eneko Pascual

Frantziako Poliziak atzo atxilotu zituen biak, Baionan, Espainiako Auzitegi Nazionalak bien aurka eskatutako euroaginduan oinarrituta. Asteartean izango da eskaerari buruzko auzi saioa.

2008ko otsailaren 13a
17:14
Entzun
Paueko (Frantzia) Auzitegiko epaileak kartzelara bidali ditu gaur Garikoitz Pascual eta Eneko Pascual euskal herritarrak, Espainiako Auzitegi Nazionalak bien aurka eskatutako euroaginduan oinarrituta. Agindua beteko den zain egongo dira orain biak, Seysses (Frantzia) espetxean; hain zuzen, asteartean izango da eskaerari buruzko auzi saioa. Donostiarra da Garikoitz Pascual (1976) eta Hernanikoa (Gipuzkoa) Eneko Pascual (1981).

Frantziako Poliziak atzo arratsaldean atxilotu zituen, Baionan, euroagindua dela-eta, ETArekin hartu-emana izan dutelakoan. Santa Gurutze auzoan izan zen atxiloketa, igerilekuaren ondoan dagoen eskolaren aitzinean. Pascualdarrek ez zuten armarik eta agiri faltsurik.

Atxiloketa unean, Pascual lehengusuak ikastolako ama baten autoan zihoazen, haren haurrarekin batera. Ikastolatik gertu, Landetako matrikulak zeuzkaten autoetatik jaitsi zen Polizia, atxiloketa burutzeko. Biloetatik hartu eta lurrean etzanarazi zituzten bi atxilotuak eta gidaria. Zortzi urteko haurra auto barnean atxiki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.