EZBEHARRA

Kartzelatu egin dute Espainian istripu batean bi nafarren heriotza eragin zuen gidaria

Almeriako 4. Instrukzioko Epaitegiak bermerik gabeko kartzelaldia ezarri dio kamioi gidariari, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa delitua leporatuta.

AL-3108 errepidean gertatu zen istripua, Almerian (Espainia).
2021eko uztailaren 7a
13:57
Entzun

Nafarroako senar-emazte batzuk hil ziren astelehenean Almerian (Espainia) izandako istripu batean, kamioi batek eta auto batek elkar jo ondoren. Almeriako 4. Instrukzioko Epaitegiak bermerik gabeko kartzelaldia ezarri dio kamioi gidariari, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa delitua leporatuta. Gidariak drogetan positibo eman zuen, istripua gertatu ondoren Guardia Zibilak egindako testean; substantzia estupefazienteen kontsumoan eman zuen positibo, hain zuzen.

Hil ziren senar-emazteen bi haur adingabeak larri zauritu ziren, eta ospitalera eraman zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.