Espainian bi euskal preso aldatu dituzte lekuz: Fernando Luis de Astarloa Logroñotik Zuerara eraman dute —lehen baino 101 km urrunago—, eta Jesus Mari Zabarte Jaenetik Huelvara —200 km urrunago—
Frantzian, berriz, hiru lagun aldatu dituzte: Roberto Murgiondo Bordeaux Gradignanetik Saint Martin de Rera eraman dute —lehen baino190 km urrunago—, Julia Moreno Rennesetik Bapaumera —200km urrunago—, eta Juan Ramon Carasatorre La Santetik Bois d'Arcyra—21 km gertuago.
Espainian dauden 536 euskal presoak, batez beste 610 kilometrotara daudela salatu dute, eta Frantzian dauden 140ak, berriz, 848 kilometrotara.
"Politika hiltzaile hau indarrean dutenei berarekin behingoz eta, behin betirako amaitzeko" exigitu diote Etxeratetik. Hala ere, horiek "itsu eta gor" jarraitzen dutela azpimarratu dute, eta "heriotza eta samin gehiago eragingo dituen mendeku eta gorroto politikan sakontzen" jarraitzen dutela azaldu, "senide eta lagunoi xantaia ekonomikoa egiten".
Euskal Presoak
Kartzelaz aldatutako bost presotatik lau Euskal Herritik urrundu egin dituztela salatu du Etxeratek
Etxeratek salatu duenez, azken hilabeteetan kartzelaz aldatu dituzten bost presotatik lau Euskal Herritik urrundu egin dituzte. Salatu dutenez, Frantziako eta Espainiako Gobernuek "sakabanaketa politika hiltzailean sakontzen jarraitzen dute, mendeku gosez eta euskal preso politikoak fisikoki, sikologikoki nahiz politikoki suntsitzeko helburuz". Bihar manifestazioa egingo dute Donostian. 20:00ean, Konstituzio enparantzatik abiatuko dira, eta 10 minutuko geldialdia egingo dute Zinemaldiaren aurre aldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu