Moriba Koivogui ginear gaztea adinez heldua dela ebatzi zuen atzo Paueko Dei Auzitegiak, eta ukatu egin zuen umezurtza dela, Bizi mugimenduak salatu duenez. Kasazio Auzitegira joko dutela iragarri du talde ekologistak.
Orain urtebete hasi zuten Koivogui adingabea dela frogatzeko bataila. Poliziaren aitzinean 22 urte zituela deklaratu zuelakoan, babestea ukatu eta haren kontrako salaketa ezarri zuen Pirinio Atlantikoetako departamenduko ASE Haurrentzako Gizarte Laguntzak. Geroztik, Baionako auzitegiak adingabe deklaratu du, eta Koivoguiren ama 1988an sortu zela erakusten duten Gineako enbaxadako dokumentuak ere lortu dituzte. Elkarretaratzera deitu dute gaurko, 18:30ean, departamenduaren Baionako egoitzaren aitzinean.
Kasaziora joko dute migrante baten adina frogatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu