Polizia iturriak erabiliz, Efe albiste agentziak esan du goizeko hamaiketan aurkitu dituztela gorpuak. Atzo hasi zituzten aita eta alaba aurkitzeko lanak, gizonaren anaia batek biak desagertuak zirela ohartarazi ondoren. 22:30ean jarri zuen salaketa, eta, gizonaren autoa falta zenez, hura bilatzen hasi ziren.
Efek zabaldu duenez, gizona depresioaren kontrako tratamentuan zen, orain dela hilabete batzuk alargun geratu zenetik. Alabak Down sindromea zuen. Gizonak bere buruaz beste egin duela da Poliziak esku artean duen hipotesietako bat.
08:35ean aurkitu dute autoa, Bardeako ubidean. Handik gutxira aurkitu dituzte gorpuak. Alabak 12 urte zituen.