'18/98 auzia'

KASek ETArekin lotura zuela ukatu du Eugenio Etxebestek

Madrilen San Isidrotan jai egiten dutela-eta etenaldia egin ondoren, gaur ekin diote berriro =i 18/98 auziko=i epaiketari. Lekukoak aritu dira deklaratzen, besteak beste, Eugenio Etxebeste ETAko buruzagi ohia. Ukatu egin du ETAk KASekin egiturazko loturarik zuela.

2006ko maiatzaren 17a
16:29
Entzun
ETAren bilakaera historikoaren berri zehatza eman du Etxebestek Iñigo Iruin abokatuaren galderei erantzunez. Esan duenez, 1974an egin zen ETAko kide, zehazki, ETA politiko-militarrekoa, eta erakunde armatu hura garai batean KASeko kide izan zela onartu du. ETA militarrak, ordea, KASekin ez duela inoiz egiturazko loturarik izan ziurtatu du. Areago, ETA politiko-militarra desegin zenetik erakunde armatua arlo armatu hutsean aritu zela erantsi du. Santo Domingon deportatua egon zenean, berriz, ez zuela KASeko inorekin harremanik izan adierazi du.

Etxebestez gain, Brigi Arru Aulki enpresako kideak, Bego Perez Untzorri enpresakoak eta Antonio Elorzak deklarat dute. Lehen biei enpresa horiek KASekin zuten loturei buruz galdetu diete, eta ukatu egin dute halakorik. Elorza Arrasateko (Gipuzkoa) bizilagunari, berriz, ustez Egin-i emandako laguntza batzuei buruz galdetu diote.

Elorzak gogorarazi du 1982an atxilotu egin zutela, eta hamar egunez inkomunituta eta torturak jasaten egon ostean, deklaratu zuela Egin-entzat hiru milioi pezeta eman zituela. Aitortza hura tratu txarren pean egin zuela eta gezurra zela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.