Dignidad y Justicia taldeak Bilboko Kaskagorri konpartsak antolatutako zenbait ekitaldi debekatzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari. "ETA eta euskal presoen terrorismoa goraipatzeagatik delitu izan daitezke", argudiatu dute.
Aipatutako ekitaldiak abuztuaren 25erako eta 26rako antolatu ditu konpartsak. Hauek dira, zehazki, debekatzeko eskatu duten ektaldiak: abuztuaren 25erako antolatutako euskal errepresaliatuen familiartekoen bazkaria, egun horretan bertan baina gauerdian egingo den topa eta, azkenik, euskal presoen familiartekoekin 26an egingo den beste bazkari bat.