ziburuko ikastola

Kaskarotenea ikastolari isuna ordaintzen laguntzeko kanpaina bat abiatu du Ikastolen Elkarteak

'Eman egun bateko bizitza Ziburuko ikastolari' leloa aukeratu du. Kontu korronte bat ireki du ekarpenak egiteko.

Poulouren ustez, ikastolak traba egiten die obren aitzinatzeari. I. E. H. HITZA
2014ko irailaren 10a
08:11
Entzun

Marinelako eskola publikoan egoteko epea bukatuta, egunero ehun euro ordaintzen hasiko da Ziburuko ikastola. Isun hori ordaintzen laguntzeko, kanpaina bat hastea erabaki du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Horretarako, kontu korronte bat ireki du, ekarpenak egiteko (Euskadiko Kutxa  ES37 3035 0059 88 0590731027).

Aurreratu dutenez, Euskal Herriko ikastola guztiek parte hartuko dute, eta elkarte, erakunde eta herritar orori laguntza emateko deia egin diete.

Kaskarotenea ikastolan izan dira gaur Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta Imanol Igeregi zuzendari nagusia; han Laida Mujika Kaskaroteneko lehendakariarekin, Paxkal Indo Seaskako lehendakariarekin eta Hur Gorostiaga zuzendariarekin bildu dira.

Indok adierazi duenez, ostiralean bilduko da Guy Poulou Ziburuko auzapezarekin, 14:30ean. Bilkuratik aterabideren bat atzematea espero duela erran du Indok, baina bere aldetik ikastola bila ibili dela: "Aterabidea soilik elkarrekin atzematen ahalko dugu".

Auzapezak ez du mehatxua bete, eta ura, argia eta obretatik banatzen dituen hesia bere lekuan daude oraingoz. Hala ere, edozein unetan ken diezazkiekeela badakite ikastolako kideek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.