egunkaRIA AUZIA

Katalanak ere 'Egunkaria' epaiketaren aurka

Toni Strubell idazleak eta Carles Mora Arenys de Munteko alkateak auzia salatu dute, BerriaTBri egindako adierazpenetan. Martin Ugalde Foroan izan ziren biak herenegun.

2009ko azaroaren 20a
10:25
Entzun
Toni Strubell idazleak eta Carles Mora Arenys de Munteko alkateak (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Kataluniako egoera politikoa aztertu zuten asteazkenean Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde Foroan, eta hitzaldiaren ondoren BerriaTBn Egunkaria auzia salatu zuten biek.

Orain dela urte batzuetatik Errenterian (Gipuzkoa) bizi da Strubell, eta euskaraz egiten du.

2003ko otsailaren 20an itxi zuten Egunkaria, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta Euskal Herrian ez ezik, Katalunian ere kazetarekiko eta atxilotuekiko elkartasun mugimendu handia sortu zen.

Egunkaria auzia-n itxierari buruzko epaiketa aste batzuk barru hastea espero dute, Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita -12 eta 14 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte haientzat-. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Epaiketaren hasiera eguna jartzeke dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.