EH Bilduk ordezkaritza zabala bidali du Kataluniara, herrialde horretan egingo dituzten hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitza independentistei eta independentziaren alde lanean diharduten eragile sozial eta norbanakoei babesa eta elkartasuna agertzeko.
Bartzelonako Sant Jaume plazan elkartu dira EH Bilduko ordezkariak. Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak Kataluniako herria zoriondu du "azken urteotan egindako lanarengatik eta Katalunia abagune historiko baten aurrean kokatzeko elkarlanean aritzen jakin izanagatik".
“Ez gara etorri Kataluniari babesa ematera bakarrik; Euskal Herrian ere independentziaren bidea azkartuko dugula esatera ere etorri gara”, erantsi du Errekondok: “Katalunia eredu da munduarentzat".