Protagonisten beren hitzekin ekarri dute gogora El Temps aldizkarian duela hamabost urte gertatu zena. Joan Mari Torrealdai Egunkaria-ko lehendakariaren atxiloketaren kontaketarekin hasten da erreportajea, eta torturei buruzkoak ere jasotzen ditu.
"Armekin apuntatzen zaituzte, poltsa jartzen dizute buruan, ito egiten zaituzte...", kontatu du Martxelo Otamendi zuzendariak. "Niri ez zidaten poltsarik jarri, baina tentsioan eduki ninduten denbora osoan [...] Edozer gauza, heriotza bera, hura guztia baino aukera hobea zen", gaineratu du Torrealdaik.
Bi horiekin eta Lorea Agirre Egunkaria-ko langile ohi eta Gezurra ari du liburuaren idazlearekin hitz eginda osatu dute erreportajea, eta zorrotz aztertu dute absoluzio epaia ere, azpimarratuz hasierako tesi guztiak botatzen zituela hankaz gora. "Guztia amaitutakoan gelditzen den sentsazioa inpunitatea da", Agirreren hitzekin amaitzen da erreportajea.