Kataluniako hainbat eragileren sostengua jaso dute auzipetuek
«Epaiketa politikoak» amaitzeko eta Euskal Herriko gatazkari irtenbidea emateko eskatu diote Espainiako Estatuari Kataluniako hainbat pertsona ezagunek. Agiriaren sinatzaileen artean dira .Josep Luis Carod Rovira Kataluniako Generalitateko presidenteorde ohia, Joan Puigcercos ERCko presidentea, Dolors Camats ICVko kidea, Toni Strubell SIkoa, Feliu Ventura kantautorek, Josep Maria Terricabras filosofoa, Antoni Segura historialaria, Oleguer Presas futbolariak, Vicent Partal Vilaweb agerkari digitalekozuzendaria eta August Gil Matamala jurista, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu