Kataluniako instituzioen aurkako erasoei erantzun bateratua emateko deia egin du Bilduk

2014ko irailaren 20a
16:42
Entzun

Kataluniako erreferendumaren atarian eta Madrildik etor daitekeen "balizko eraso baten aurrean" erantzun bateratua ematea da EH Bilduren asmoa. Hala iragarri du gaur alderdiko buru Asier Arraizek. "Espainiako Estatuak ez du gainditu demokraziaren amaiera azterketa, eta inkisizioaren makinaria martxan jartzea erabaki du".

EH Bilduko buruaren esanetan, Erresuma Batuak eta Eskoziak "demokrazia lezio bat" eman diote munduari: "Hobe genuke Moncloan Cameronen moduko demokrata bat balego, baina ez da hala".

Horiek hala, estrategia horretan parte hartzera deitu ditu Arraizek gainontzeko alderdiak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.