Diada

Kataluniako V-ren aurrekoa egin dute Bilbon

[youtube]http://youtu.be/jLQ9vXea9nw[/youtube]

Berria
2014ko irailaren 9a
08:22
Entzun

Hainbat lagun elkartu dira Bilbon, Albia Lorategietan, V-a irudikatzeko. Ondoren, Euskal Herriko ANC Biltzar Nazional Katalanaren aurkezpena eta mahai ingurua egingo dituzte Kafe Antzokian. Bertan izango dira ANCko presidenteordeak, Jaume Marfanyk, eta Gorka Knörrek. Va osatzeko ekitaldian parte hartu du, besteak beste, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoak eta Independentistak eta Gure Esku Dago ekimenetako ordezkariek.

"Legezko bozketa bat egingo dugula diogu, Kataluniako legedian oinarritzen garelako", esan du Marfanyk Bilbon. Diadako mobilizazioak herri galdeketari buruzko jarrera irmoari eusteko balioko duela uste du ANCko presidenteordeak: "Oso garrantzitsua da herritarren eta gizartearen indarra erakustea, eta erakustaldi horrek balioko du politikariek sendotasunez eusteko azaroaren 9ko bozketari".

Etzi egingo dute Kataluniako Diada, eta gero eta gehiago dira ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak antolatutako mobilizazioan izena eman dutenak. Atzo lortu zuten iazko giza katean izena eman zutenen zifra gainditzea, eta gaur jakinarazi dute milioi erdi bat lagunek eman dutela izena Bartzelonan osatuko duten V erraldoian parte hartzeko. 

Diagonal eta Gran Via etorbideetatik abiatuko dira bi lerroak, eta Sant Marti plazako erpinean batuko dira. 200.000 metro koadrotik gorako eremuan, herritarrek mosaiko bat osatuko dute senyera-ren kolore hori-gorriekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.