Kataluniari buruzko mahaingurua egingo dute gaur, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde Foroak antolatutako ekitaldian Toni Strubellek Nahikoa da esateko unea iritsi da. Kataluniak Espainiarekin duen asperdura ulertzeko gakoak liburua aurkeztuko du, Herrialde Katalanetan zeresana eman duena.
Strubellekin batera izango dira Martin Aranburu liburuaren hitzaurreetako baten egilea -Franceso Cossiga Italiako Errepublikako presidente emeritoak egin du bestea- eta Carles Mora i Tuxans Arenys de Munteko alkatea. Moderatzailea Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria izango da.
Deialdia irekia da eta entzuleentzat euskaratik katalanerako aldi bereko itzulpen zerbitzua egongo da. BERRIA.INFOn mahaingurua zuzenean ikusteko aukera izango da.
BERRIA egunkariak eta Martin Ugalde Kultur Parkeak antolatzen dituzten foroetan, batik bat, euskal gaiak jorratzen dituzte. 2005eko azaroan sortu zuten; Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako orduko lehendakaria izan zen hizlari lehen ekitaldian.
mundUA
Kataluniari buruzko mahaingurua egingo dute gaur Martin Ugalde Foroan
Toni Strubell idazleak 'Nahikoa da esateko unea iritsi da. Kataluniak Espainiarekin duen asperdura ulertzeko gakoak' liburua aurkeztuko du, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera. BERRIA.INFOn mahaingurua zuzenean ikusteko aukera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu