Pasaiako badiako sarbidean topatu dituzte, ehunen bat katuarrain (Scyliorhinus canicula), urpean, hilda. Eguzkik salatu duenez, arrantzaontziren batek bota ditu, tamainagatik ezin direlako saldu. "Onartezina" dela salatu du talde ekologistak.
Donostiako urpeko igerilari taldekoek bidali dizkiete argazkiak Eguzkikoei. Haiek berri eman dutenez, ostegunean ikusi zituzten aurrenak, eta atzo, oraindik ere jasotzen ari ziren. Gehiagotan ere agertu izan dira hildako arrainak portu inguruetan.