Kazetari estatubatuar bat exekutatu dutela aldarrikatu dute islamistek

2014ko abuztuaren 20a
10:08
Entzun

James Wright Foley kazetari estatubatuarra duela bi urte bahitu zuten Sirian. Orain, Estatu Islamikoak hil egin duela aldarrikatu du eta beste kazetari batekin, Steven Sotloffekin, gauza bera egingo duela ohartarazi du. Miliziak atzo zabaldutako bideoan dio AEBen bonbardaketei erantzuteko hil dutela kazetaria.

Bideoaren amaieran beste bahitu bat agertzen da irudietan, miliziaren esanetan, 2013tik desagertuta dagoen Steven Sotloff kazetaria da. Haren aldamenean dagoen ekintzaileak hala ohartarazten dio AEBetako Gobernuari: "Estatubatuar honen bizia, Obama, zure hurrengo erabakiaren menpe dago".

Irudiak egiazkoak ote diren berresteko lanetan ari dira uneotan AEBetako segurtasun indarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.