Etxerat elkarteak azaldu duenez, Parisko Justizia Jauregira iristean funtzionarioak "probokazioekin" hasi zitzaizkion. Preso arrunt batekin gela partekatu behar zuela esan ziotenean, uko egin zion Arkauzek. Gelara sartzen ari zirela jabetzean, kanporantz bultzaka hasi zen, eta lau funtzionarioren artean heldu zuten. "Funtzionarioetako bat, besoa lepotik bueltan pasatu, eta gogor estutzen hasi zitzaion, ito nahian bezala. Bitartean, besteak eskuetatik heldu eta lurrera botatzen saiatu ziren".
Erasoaren ondorioz, lepoaren atzealdean "atzamarkada bat eta ubeldura txiki bat" ditu. Arrasateko presoa bakartuta dago Villepinteko espetxean, ekainaren 6tik.