EUSKAL HERRIA

Kepa Bereziartua EAE-ANVko kide historikoa hil da

2002tik 2008ra arte, Eusko Abertzale Ekintzako presidente izan zen Bereziartua.

Kepa Bereziartua. JESUS DIGES, EFE
2014ko urtarrilaren 6a
17:13
Entzun

Kepa Bereziartua Eusko Abertzale Ekintzako militante historikoa zendu da Gasteizko Txagorritxuko erietxean, 64 urte zituela. Alderdi horretako presidente aukeratu zuten 2002ko ekainean, eta kargu hori bete zuen alderdia legez kanporatu zuten arte.

Espainiako Auzitegi Goreneko 61. areto bereziak 2008ko irailaren 16an utzi zuen legez kanpo EAE, eta Konstituzionalak 2009ko urtarrilaren 29an berretsi zuen erabakia, Batasuna legez kanpoko alderdiaren segida zela egotzita.

EAE legez kanporatzearekin batera, auzian Bereziartua inputatu zuen Baltasar Garzon epaileak. Ekitaldi bat antolatu dute haren omenez Arrasateko tanatorioaren ondoan, Musakolan, 19:00etan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.