KEREILAREN URRATSAK

2015eko martxoaren 28a
00:00
Entzun
NBEko adituek argi erran dute Espainiak ez duela urratsik egin frankismoko krimenak ikertzeko. Biktimek, hain zuzen, Argentinara jo zuten 2010. urtean. Ordutik, hainbat urrats egin ditu prozesuak.

Ikerketa eta estradizioak

Biktimek frankismoaren aurkako salaketa jarri zuten, Buenos Airesen, 2010. urtean, justizia unibertsalaren printzipioan oinarrituta. Genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak salatu zituzten. Maria Servini epaileari egokitu zitzaion kasua aztertzea.

Epaileak Francisco Franco diktadorearen ministro izandakoen datuak eskatu zizkion Espainiari, 2011. urtean, ikerketan aurrera egiteko asmoz.

Hemeretzi pertsona auzipetuak behin-behinean atxikitzeko eskatu zion Argentinako Interpolek Espainiakoari, iaz. Baina ez zuen egin. Ceaquak eskaera bera egin zion joan den otsailean Espainiako Auzitegi Nazionalari. Ez zuten lortu.

Frankismoko agintari ohi auzipetuak estraditatzeko eskatu zuen Argentinak, 2014an. Tartean, Rodolfo Martin Villa ministro ohia. Espainiak ezetz erantzun du hilabete honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.