Ekonomia

KESen parte hartzeari utzi dio LABek ere

Kontseilu Ekonomiko eta Soziala "Jaurlaritzaren babes" bihurtu dela salatu du Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusiak. Joan den astean ELAk hartu zuen erabaki bera.

2008ko ekainaren 12a
14:44
Entzun
Sindikatu nagusietako bik, ELAk eta LABek, KES EAEko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kide izateari utzi diote. ELAk joan den astean iragarri zuen, eta LABek gaur eman du erabakiaren berri.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak agertu duenez, egun ez da ematen KESen parte hartzeko moduko baldintzarik. "Jaurlaritzaren jardueraren estaldura formal hutsa da", adierazi du. Ez dela eragingarria eta ez duel aerabakitzeko aukerarik ematen erantsi du.

ELA eta LAB aspalditik agertu dira kexu KESen funtzionamenduari buruz. Hala ere, AHTri buruzko eztabaida galarazi izanak bultzatu ditu une honetan erakundea uzteko erabakia hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.