Ketaminak mendekotasuna sortzen duela dio Osakidetzak

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Ketamina izeneko drogak mendekotasun psikologikoa sortzen duela ohartarazi du Victor Puentek, Osakidetzako Toxikologia Zerbitzuko arduradunak. Jakinarazi du droga horren kontsumoa ez dagoela oso zabaldua, baina nabarmendu du iraganean ketamina noizbait kontsumitu izan dutenen %28 inguruk kontsumitzen dutela oraindik ere. Zehaztu du gorputza «azkar» ohitzen dela gai horretara, eta dosi handiagoen beharra dakarrela gaineratu du.

Gizakien anestesiko moduan erabili ohi zen substantzia hori, baina, gaur egun animalien anestesia gisa erabiltzen da. Puentek azladu du Ketamina merkatuan saltzen dela eta beste droga batzuekin ere nahasten dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.