Gobernuko Ordezkaritzako iturriek emandako azalpenen arabera, metalezko ontzi batean zegoen lehergaia, eta Epaitegi atariko zaborrontzi batean jarri du norbaitek bart gauean. Eztanda egin duen garaian, ohikotan, leku horretatik jende asko pasatzen dela gaineratu dute aipatutako iturriek. Izan ere, Deonejakue bideko erromesentzat atseden lekua izaten da Lizarra, eta Epaitegi aurretik igarotzen da bidea. Hain zuzen ere, eguna argitu bezain pronto, leherketa gertatu den garaitsuan, abiatu ohi dira erromesetako asko.
Nolanahi ere, zauritutako bi lagunak ez diraerromesak Lizarrako bi bizilagun baizik. Tinpanoa zulatu dion gizonezkoa, furgoneta batean igaro da leherketa gertatu den uneanEpaitegi aurretik. Nerbioetako krisia izan duen emakumea, ostera, han inguruan bizi den bizilagun bat da. Lizarrako Ospitalera eraman dituzte biak, baina jada etxean dira.
Leherketa gertatu baino hamar minutu lehenago, lagun batek deitu du ETAren izenean Iruñeko DYAra.
Erasoak
Kilo bat inguru lehergai zuen Lizarran zartatu den bonbak
Goizaldean Lizarran (Nafarroa) eztanda egin duen lehergailuak kilogramo bat inguru lehergai zuen , Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzako iturriek jakinarazi dutenez. Halaber, lehergaia "ETAk erabiltzen duenaren tankerakoa" dela nabarmendu dute. Goizeko seiak inguruan zartatu da bonba, Lizarrako Epaitegiko atarian. Bi lagun zauritu ditu: tinpanoa zulatu dio giznoezko bati eta nerbioetako krisia sorrarazi emakume bati. Biak erietxetik kanpo dira jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu