Kilo erdi bat lehergai aurkitu dute Urruñako baso batean

2006ko abenduaren 21a
17:04
Entzun
Fraantziako Poliziak azaldu duenez, basoan paseoan zebilen lagun batek aurkitu zuen lehergaiarekin betetako poltsa. Kilo erdi pentrita dela zehaztu dute.

Polizia iturriek gaur eman dute horren berriz, baina hilaren 12an gertatu zen aurkikuntza, Urruñako (Lapurdi) baso batean. Inguru hartan paseoan zebilen pertsona batek plastikozko pakete susmagarria ikusi zuen, eta barruan droga egon zitekeela irudituta, Poliziari abisua eman zion.

Droga ez, baizik eta barruan zegoela lehergaia izan zitekeela ohartuta, herritarrak ohartarazita joan ziren poliziek Frantziako Polizia Judizialaren Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaordeko adituen esku utzi zuten ikerketa. Lehergaia pentrita dela zehaztu dute aditu horiek, eta nondik norakoa ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.