Irudia. Donostia
KILOMETROAK SUKALDEAN BARRENA
Urriaren 7a iritsi artean, Kilometroak jaiaren karietara egitarau betea prestatzen ari da herrian Andoaingo Aita Larramendi Ikastola. Datorren asterako, adibidez, Gastronomia Astea antolatu dute. Hala, ostegunean afaria izango da Hogar Extremeño elkartean, eta, ondoren, Jon Maia bertsolariaren hitzaldia. Larunbaterako, Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldarien arteko dema izango da, eta, ondoren, ardo dastatzea etaherri bazkaria. Txartelak salgai daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu