IKASTOLAK

Kilometroetako kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte

Herritarrek jarri diote ahotsa Gipuzkoako Ikastolen festari. Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatuko du 2012ko jaialdia, urriaren 7an. [YouTube]http://youtu.be/dQ6o9XmIkVU[/YouTube]

2012ko ekainaren 23a
16:34
Entzun

Aurtengo Kilometroak festako kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte Andoainen, Bastero kulturgunean. Antolatzaileek herritarren parte hartzeari eman nahi izan diote garrantzia eta, horregatik, abestiaren hitzak zein ahotsa herritarren eskuetan utzi dituzte. 

Aitor Arruti, Antton Arruti, Ion Beloki, Jon Eskudero, Imanol Iribarren, Ariane Kamio, Garazi Kamio, Aran Mujika eta Esti Mujika izan dira Gipuzkoako Ikastolen festarako kanta idatzi dutenak. Bideoklipean ere herritarrek hartzen dute parte, eurek eraikiko dutelako Kilometroak jaia eta euskararen etorkizuna. 

Andoaingo Aita Larramendi ikastolak antolatuko du 2012ko jaialdia, urriaren 7an.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.