Fisikako eta Medikuntzako Nobel Sariak jakinarazi dira azken egunetan eta gaur, berriz, Kimikako Nobel Saria jasoko dutenak Venkatraman Ramakrishnan (AEB), Thomas A. Steitz (AEB) eta Ada E. Yonath (Israel) izango direla zabaldu dute. Antibiotiko berriak garatzeko genetikan aitzindariak dira sarituak, Suediako Zientzien akademiaren arabera. Estrukturen eta ribosomen funtzionamenduaren inguruan egindako lanengatik jasoko dute izendapena. 980.000 euro eskuratuko dituzte hirurek.
Sari banaketa abenduaren 10ean izango da, Stockholmen (Suedia).
Fisikako eta Medikuntzako Nobel Saria
Suediako Zientzien akademiak atzo jakinarazi zuen Charles K. Kao (Txina-Erresuma Batua), William S. Boyle (AEB) eta Georges E. Smithek (AEB) jasoko dutela aurten Fisikako Nobel Saria, komunikazio optikoan eta zirkuitu semi eroaleen inguruan egindako lanengatik
Medikuntzaren Nobel Saria, berriz, hiru estatubatuarri emango diete aurten: Elizabeth Blackburn, Carol Creider eta Jack W. Szoztak-i. Haiek kromosomen zahartzeak minbiziarekin duen erlazioari buruz egindako ikerketa azpimarratu dute epaimahaiko kideek. Hain zuzen ere, telomeroek y telomerasa enzimak, zelulen zahartzean erabakigarriak direla ondorioztatu dute.
gizartea
Kimikako Nobel Saria Ramakrishnan, Steitz eta Yonathentzat
Antibiotiko berriak garatzeko genetikan aitzindariak dira sarituak, Suediako Zientzien akademiaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu