Duela bi ordu inguru erori da hegazkina eta Guardia Zibila, Nafarroako Foruzainak eta salbamendu taldeak aritu dira kirol-hegazkinaren bila. Sos Navarrak jakinarazi duenez, noraezean eta nahasita zegoen gidaria istripuaren berri eman duenean.
Bestalde aireportuen kudeaketaz arduratzen den erakundeak jakinarazi du hegazkina 15:30 ingurua aireratu dela Madrildik eta Iruñea zuela helmuga. Antza denez, hegazkina Noaingo aireportutik gertu lurreratzen saiatu da baina ez du lortu.
Hegazkin istripua
Kirol-hegazkin bat lurrera erori eta bi lagun hil dira Iruñetik gertu
Aranguren ibarrean, Iruñetik gertu, hegazkin arin bat erori da gaur arratsaldean. Sei lagun zihoazen kirol-hegazkin pribatuan istripua gertatu den unean. Bi pertsona hil dira, hiruk zauriak dituzte eta seigarrena onik dago. Arratsaldeko lauak pasatxo zirela hegazkin txikiaren gidariak berak deitu du Sos Navarrara istripua izan duela esanez. Hala ere, ez du lekua zehazterik izan ez eta salbamendu taldeak Aranguren ibarraren inguruan aritu dira bilaketa lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu