Klima aldaketaren goigailurra dela-eta: zurikeririk ez!

2015eko abenduaren 12a
17:46
Entzun

Klima aldaketaren goibilera berri bat hasi da Parisen. 21.a hain zuzen, 1992ean Kiotoko goibilera ospatu zenetik. Kiotoko goigailurra garrantzitsua izan bazen adostasunak hartzeko eta klima aldaketa hausnartzeko, hor geroztik oso gutxi egin da Planetan egoera larri hura gainditzeko. Euskal Herrian ere ez. Hemen berotegi efektuko isurketak murrizteko izan ditugu egitasmo batzu, Nafarroan batez ere, baina kontsumoa (energiarena eta bestelakoa, energia asko ere suposatzen duela) ez da gutxitu eta jarraitzen dugu erregai fosiletan oinarritzen.

Benetan izan duguen benetazko aurrerapasoa krisialdiari dagokio (alde honetan behintzat - nolabait izan duen alde positibo bakarra!!), honengatik industria asko itxi direla edo jendeak ezin izan duela horrenbeste elektrizitate eta gasolina erabili isurketak gutxiatu dira. Honek estadistikei lagundu die asko.

Paradigmari, ereduari ekiten diogun bitartean, are eta gehiago kontsumituz gero eta hobeto, baliabideak gutxitzen dira eta isurketak darraite. Inportazioetan daukagu menpekotasuna, energia ekoizteko erabiltzen dugun ia baliabide guztiak kanpotik datozkigu, egun, batez ere gasean (elektrizitatea, berotasuna) eta petrolioan (garraioa) oinarritzen baita (baliabideak kanpotik ekartzeari ere isurketa asko dagokizkio).

Bitartean egoera bitxiak izan ditugu. Diogunez, "garraio publikoa" erabiltzeko esaten digute, baina autoen iragarkitaz bonbakatzen dituzte. Nola ez Volkswagenekin gertatutakoa adierazgarria da, nola interesatzen zaien garraio mota bat bultzatzea eta gainera nola kontsumitzea.

Bestetik, eguzki energiari estatuaren aldetik jasarritako boikota eta bestetik berriztagarriak bultzatu beharrean estatuak proposatutako legedi berria, ekoizle txikiak eta hauekin batera, eguzki energia baztertzen duena oso adierazgarria da ere. Nolabait, azken hau ere krisialdiaren eraginaz izan da, eta krisialdia jasangarria ez den eredu baten ondorio zuzena. Energia eredua gasean oinarritu zen bere ekoizpena (ziklo konbinatuak) aurreko garaietan eta espekulazioan sartu zen, eraikuntzarekin gertatu zen bezala, are eta zentral gehiago eraikitzen. Etekin itzela aurreikusi zuten, baina ez zuten beharraren arabera planifikatzen. Behar zen baino zentral gehiago eraiki zituzten eta orain, kontsumoa jeisterakoan, haietako asko soberan daude, eta beste batzu ez ziren eraiki. Haietako batzuk ixten dituzten bitartean, eguzki energia konpetentzia bihurtu zaie (batez ere haietan elektrika handiek gutxi inbertitu dutelako), eta hori pairatzeko eguzki energia oztopotzea erabaki dute.

Oztopo eta politika honen atzean, diogunez, enpresa elektriko handiak daude: Iberdrola, Endesa, Gas Natural Fenosa. Orain, beti bezala, haien energia berdea dela esango digute, baina beraz, eguzki energia oztopatzen duten bitartean, haien zentraleetan klima aldaketari ekiten diote (haize errotak badauzkate ere, baina askoren ustez haien "garbiketa berdea" laguntzeko da, eta aldi berean etekina).

Volkswagenena lotsagarria izan da, konpaini honen tamainagatik, baina baita ere auto industriak lobbyen bitartez eta politikarien bitartez orain arte kutsa zezaketeen baina askoz gehiago egiten z(d)utelako: autogintza, petrolio industriarekin batera motorrak diseinatzen dute petrolio gehiago kontsumitzeko eta horrela gehiago kutsatzeko eta berotegi efektukoari gehiago eragiten 1. Auto industriak eta honen barruan talde handietako bat den Volkswagen-ek, nola ez, ardura asko daukate bakarkako garraioa bultzatzen, negutegi eragineko gasen ustiatzaile nagusienetako bat.

Baina ikusten baditugu nortzu diren klima aldaketaren goibilera hau (COP21) finanzatzen dutena gauza berdina ikusten dugu2, bai transnazional hauek (auto-egileak, petroliokoak) gehi klima aldaketa zuzenki eragiten duten beste askok (hegaladiak, elektrizitatekoak, etab) %20 finanzatzen dute. Finanzazio honekin gehi honekin batera doan publizitatea, alde batetik lortzen dute emaitzetan zuzenki eragiten eta bestetik klimarekiko positiboak diren irudi bat gezurra dela. Horregatik ere, goibilera haueta sinistea zaila zaigu. Horregatik ere, enpresa eta instituzioen aldetik zurikeria hutsa iruditzen zaigu

Arazoa sortzen dutenak konpontzaileak. Duela hilabete batzu, eguzki ekoizleen kontra jo zuena, eguzki-energiaren bultzatzailea aurkeztu zuen bere burua egitasmo berri baten Smart Solar Iberdrola. Orain ere Klima Aldaketaren Goibilera dela-eta Iberdrola aldaketa klimatikoaren aurka agertzen da, manifesto bat argitaratzen eta egitasmo berria aurkezten, "YA", bere esanez dagoeneko CO2 %30 gutxiago isurtzen omen duelako. Honekin batera webgune berezia sortu du ere (www.just2challenge.com).

Berriro ere, bere erantzukizuna eta eraginak onartzen, beti bera da on-egilea!

Horrela ere Iberdrolak, bultzatu du Parisera doan bizikleta martxa bat, dagoeneko Parisera iritsi dela. Gurea bezala. Ziurtasuna dela-eta guri manifestatzeko jartzen dituzten oztopo guztiak, ziur hauek ez dutela izango, ez muga pasatzeko, ez frantziar estatua zeharkatzeko! Bizikletaz bai baina elektrikoak, txirrindulariak bai petoak gainera, Iberdrolaren berazko mailotak jantzitak, eta hoteletan lo egiten. Honekin beraz, alde batetik ekintzaileek egindako martxa (Valentzia-Paris, EHtik igarotzen) deusestatzea lortzen dute, eta berriro ere publizitate berdea lortzen du Iberdrolak. Etengabeko saiakera!

Bidaiarekin batera Iberdrolak berriro ere muturra dauka "erronka global honi erantzuna eman behar diogulako beharraz konzieziatzeko" esateko.

Instituzio eta politikarien beste zurikeria

Hau guzti gutxi bada, 21. Klima Aldaketaren Goibilera antolatu eta gero, badakigu ere zenbait instituziok eta politikarik nola jokatuko duten. Datozkigu klima aldaketa fenomeno natural bat izango balitz bezala, haiek zer egiterik ez daukaten bezala. Edo agian, hiritarren ardura dela hori aldatzea eta ez haiena, eta egin behar dena elektrizitate gutxiago kontsumitzea, garraio publikoa erabiltzea, etab dela. Nolabait horrekin ados egon gaitezke: gure ardura da (neurri batean) instituzioetan nor den erabakitzea, gure ardura da ere gutxiago kontsumitzea (bai energia bai elikagai edo gauzak, denek zerikusirik daukate ustiapenekin), eta gure ardura da zenbait politikaren eta erabakien aurka egitea.

Ala ere dena ez gado gure esku, zeren enpresen eta politikarien artean egitura oso ondo lotuta daukate eta askotan zaila da gainditzea. Baina aukerak eta adibideak hor daude. Argi dago, oraingo honetan, milaka izango dira Pariseko goibileran ez dituguela haien proposamen faltsuak edo sasi-proposamenak nahi - bost axola aginduak eta debekapenak.

Euskal Herriko kasua adierazgarria da: egun, instituzioetan daukagun politikari eta partidu gehienek bultzatu dituzte programak nun proiektu kutsatzaile asko zeuden, edo isurketa asko ekoiztuko zituztela, edo isurketa horien arduradun nagusienak diren enpresa horiekin bat egiten zutela (ate birakariak honen islada bat izaten). Klima aldaketa eta isurketei buruz hitz egiten dugunean petrolioan oinarritutako garraioei buruz ari gara, elektrizitatea, hauetan (garraio eta elektrizitatea) oinarritzen diren beste jarduerak, merkataritza, nekazaritza eta elikadura ekoizpena edo industria bezalakoak, eta industriaren barruan, energia asko behar dutenak, burni edo porlan ekoizleak bezala, etab, eta abar.

Beraz garraio eredu bat bultzatu dutenak autoa egileak babesten dituzte, autoak lasai mugitzeko errepideak eraikitzen (Super Sur, Bergara-Gasteiz, Jakakoa, hiri ingurbideak, etab etab) sortutako txikizioa ez ezik, klima aldaketarekiko ardura nabarmena daukate (hor mugitzen diren kotxe eta kamioiak ez ezik, erabilitako porlana eta burdina gehiagotu behar dugu ere).

Abiadura Handiko Trena bultzatzerakoan gauza bera daukagu, zeren garbia dirudin tren honek energia beharko du eta hau, egun daukagun eredu elektrikoan, ziklo konbinatutan sortuko da, isurketa handiak eragiten (gehi atzerritik garraiotzeari dagokizkion isurketak). AHT-rekin bezala , beste irtenbide berdeekin etorriko zaizkigu berriro ere, auto elektrikoa bezalakoak, edo metroak, guzti hauek mugitzeko elektrizitatea behar dutela eta egun.

Aiklo konbinatuttako zentralek, CO2 ez ezik, beste berotegi efektuko gasak (BEG) sortzen ditu, besteak beste ozono troposferikoa, NO2, Nitrogeno oxidoak, azufre oxidoak partikulak. Erabilitako gasaren edukin nagusiena (%90) metanoa da.

Esaten dugunez, enrgia eredu hau bultzatzen dute, oso zehatza dena, ziklo konbinatuetan eta erregai fosiletan oinarritutak, isurketa asko dagokiona. Batez ere Euskal Erkidegoan, berriztagarriak ia deus ez direla, baina Nafarroan ere, berristagarrietaz ia jasangarri izan zitekeela baina erabaki zutela ere gasen alde egitea Castejoiko zentralak bultzatzen. Adibidez Hidrocantábrico, zentral horien jabe bat, espainiar estatuko berotegi efektuko gasen (BEG) ekoizle nagusienetako bat da 2014ean 8.272.428 tonak ekoiztu eta gero4. Hauekin batera enpresa energetikoen apoztuak dauzkagu, beti berdeak eta garbiak direla esaten, eta oraingo honetan (nola ez!) berriro ere. Zurikeria galanta!

Iberdrolak orduro bere ziklo konbinatuko zentraletan (espainiar estatuekoak gehi Mexikokoak eta Brasilgoak - AEB eta Erresuma Batuako datuak ez dauzkagu) 4.200 tona CO2 eta beste BEG 3.250 kilo isurtzen ditu.

Gure politikariek erregai fosiletan egin dute apostua: elektrizitatea ekoizteko gasa aukeratu dute erregaitzat (horretaz gain fuela ere erabiltzen da, ikatza estatuan, urtegiak, nuklearra, guztiak nolabait beroketan eragina duakatela) eta petrolioa garraioan eta beste jardueretan. Alde batetik haiek bahimentzen duten energia proiektuak, eta energia plangintzak enpresa energetiko handiekin batera egiten dituzte.

Euskal kasuan instituzioek (politikarien erabakiak) proiektu horietan ere parte hartzen dute. Eusko Jaurlaritzako EVEak (Ente vasco de Energu237'eda) Bahia de Bizkaian parte hartzen du, energia banatzeko (gasa, elektrizitatea) eta ekoizteko (elektrizitatea) eta biltzeko (handitutako biltegia berria). Era berdinean, SHESA dauka erregaien ustiapena buktzatzeko, jakina, Gaviota hustu ondoren, beste gas edo petroliorik ez dago, behintzat ez kantitate handietan. Orain badaude proiektu berriak eta horretarako SHESAk elkartu da beste konpaineekin haiek bultzatzeko: itsas barnekoak eta hustura hidraulikokoak (fracking). Guzti hauek energia asko behar dute eta oso kutsagarriak dira, baina batez ere hauek erretzerakoan izango dituzte eraginak klima aldaketan.

Petronorren kasuan Eusko Jaurlaritzak lagundu zion Koke Planta eraikitzen. Planta hau erregaien hondakinetatik beste erregai industrialak (koke) ekoizteko baliatzen dio, prozedura honetan gas asko izurtzen. Planta honetan ere posible izango du fracking edo ondar bituminosetatik ateratako petrolioa prozesatzen, oso berotegi efektu handikoak izanez. Horretan ere, fracking eta ondar bituminosa horiek sartuko dituzten TTIP eta CETA hitzermanekin bat egiten dituzte politikari horiek.

Zer esanik ez, politikariek konpaini horiekin daukaten harreman estua: Petronor (Repsol), Iberdrola, Bahia de Bizkaia, etab. Beraz haien inetersak eta eredu kutsagarria eta beroketa sortu duena. Repsol espainiar estatuko BEG-en 3. ekoizle nagusiena izan zen 2014ean 7.105.444 tona ekoiztuta eta gero eta Petronor 9.a 2.310.605 tonekin. Iberdrolak 2014ean 2.775.709 BEG tona ekoiztu zituen, espainiar estatuko 6. ekoizle nagusiena izanez.

Eta jardueren artean hondakin kudaketa daukagu, azkeen bolada gatazkatsua izan dena-, alderdi politikoek haien etekinerako erabili dute, beraz ingurumenarekiko, osasunarekiko eta aldaketa klimatikoarekiko daukan eragina kontuan hartu gabe. Nola ez, zarama erretzea, konpostatu beharrean, suposatuko du beroa gehitzea, BEG-k sortzea eta oso pozointsuak direnak. Gogora dezagun egun Zabalgarbikoa (Bizkaia) daukagula martxan (hau ere ziklo konbinatuko zentrala dugu) eta Zubietan (Gipuzkoa) beste bat daukagula proiektuan. Ekologistak Martxan-ek salatu zuenez7 2014an Zabalgarbikoak 235.000 tona, EEAko 5. gehiena izanez. Horrek esan nahi du erretako hondakin kilo bakoitzak

CO2 kilo bat baina gehiago sortu zuela! Eta hori da aukeratzen duten hondakinak kudeatzeko era!!!

Errauskailuak ez ezik, porlan lantegiak ere proposatu dira honetarako, porlan ekoizleak aldaketa klimatikoan ardura handia daukate, porlan ekoizpena bero handia eta erregai asko behar baititu. Cementos Portland izan da 2014ean estatuko BEG ekoizle 10. handiena 2.245.716 tonekin, eta Cemex 8.a 2.672.118 tonekin.

Beraz, erregai fosilekiko menpekotasuna gelditu behar dugu eta horretarako politikarien enpresekin daukaten elkar-jokoa eten behar dugu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.