Gizartea

Klima aldaketaren ondorioz 300.000 lagun hil dira

2009ko maiatzaren 29a
18:34
Entzun
Munduko Gizarte Foroak jakinarazi duenez, klima aldaketak dagoeneko 300.000 heriotza baino gehiago eragin ditu. Gainera, 325 milioi lagun inguruk pairatzen dute klima aldaketaren eragina.

Adituen esanetan, klima aldaketaren ondorioak arindu beharrean larriagotu egingo dira etorkizunean eta, ondorioz, hogei urte barru kaltetuen kopurua bikoiztu egingo da, 660 milioi pertsonetara iritsiz.

Txostenak klima aldaketak dakarren galera ekonomikoaz ere hitz egiten du eta arazoari irtenbidea bilatu nahian orain arte urtero 125 bilioi dolar baino gehiago gastatu direla azpimarratzen du. 2030erako eragingo dituen galera ekonomikoak urteko 340 bilioi dolarretara iritsiko omen dira.

Herrialde txiroak kaltetuenak

Garapen bidean dauden herrialdeak eta herrialde txiroak ari dira gehien nozitzen klima aldaketaren eragina, zehazki %90 jasaten dute eurek eta sortutako kutsaduraren %1aren erantzule besterik ez dira.

Afrika da txostenaren arabera, klima aldaketaren eragin handiena gehien jasotzeko arriskua duena eta ondotik Asiako hegoaldeko hainbat herrialde leudeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.