Kobaneko kurduei babesa adierazi diete Bilbon

2014ko azaroaren 1a
13:20
Entzun

Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak deituta, kurduei babesa adierazteko martxa egin dute Bilbon, udaletxetik Guggenheim museoraino. Kurdistango herriaren kontrako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna leloa eraman du mobilizazioak.

Martxaren amaieran, herri kurduari elkartasuna adierazi diote, eta bereziki, Kobaneko herritarrei. Horrekin batera, nazioarteari laguntza eskatu diote, "genozidio arriskua" mahai gainean dagoela iritzita. Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak salatu du orain arte hainbat herrialde laguntza hori oztopatzen aritu direla; Turkia, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.