Kobrearen eta beste gai batzuen lapurretan eta salmentan aritzen zen sare batekin zerikusia izatea egotzita, 21 lagun atxilotu ditu Nafarroako Foruzaingoak, 18 eta 48 urte bitartekoak. Halaber, bi txatartegi itxi ditu: Aitzoaingo Recuperaciones Metalicas Aizoain eta Uharteko Metales Areta. Atxilotuetako zortzi bi txatartegi horietako arduradunak dira.
Beste hamahiruei, berriz, lapurretak egin izana leporatzen diete, Iruñean, Agoiten, Carcarren, Melidan eta Tiebasen.
Itxitako txatartegietan lapurtutako 25.000 kilo kobre eta 300 kilo titanio berreskuratu dituztela agertu du Foruzaingoak; 100.000 euroko balioa lukete. Halaber, ustez lapurretekin irabazitako 32.000 euro atzeman dituzte.
Gizartea
Kobre lapurretarekin zerikusia dutelakoan, bi txatartegi itxi eta 21 lagun atxilotu dituzte Nafarroan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu