Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleen kofradiek Espainiako Arrantza Ministerioaren laguntzarik eza kritikatu dute gaur eta Eusko Legebiltzarreko PSE-EEko kideei esan diete Angeles Espinosa (PSOE) ministroaren aurrean defendi ditzatela baxurako arrantzaren interesak.
Eusko Legebiltzarrean izan dira Iñaki Zabaleta eta Jaime Tejedor Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradien ordezkariak, eurek eskatuta, "antxoaren arrantza egoera larrian dagoelako" eta horrek eragina duelako arrantzaleengan, arrantza mota hori oso garrantzitsua delako beraien diru sarreretan. Laguntza eskatu dute.
Europako Batasunak apirilaren 15etik ekainaren 15era 28 itsasontzi komertzialekin Bizkaiko Golkoan frogako kanpaina egitea agindu du, eta Tejedorrek gaur esan du kanpaina horrek "arriskua" duela, "antxoaren pilaketa" ekar dezakeelako. Antxoaren ugaritasuna berreskuratu arte, bere arrantzaren komertzializazioaren debekuaren alde ager dadila eskatu dio Eusko Legebiltzarrari. Krisiaren hirugarren urtea dela gogoratu du Gipuzkoako kofradien ordezkariak.
"PSOEk hiru urte daramatza Espainiako Gobernuan eta gobernu hori da baxurako arrantzarentzat txarrena, konparaziorik gabe", adierazi du Tejedorrek. "PSE-EEkoek egin dezatela zerbait gugatik".
Idoia Mendia PSE-EEko legebiltzarkideak erantzun dio bere alderdiak beti defenditu izan duela baxurako arrantza.
Ekonomia
Kofradiek laguntza eskatu dute, "antxoaren arrantzaren egoera larria" delako
Espainiako Arrantza Ministerioaren laguntzarik eza kritikatu dute. "PSE-EEkoek egin dezatela zerbait gugatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu