Ameriketatik, zehazki Paraguaitik, Bilbora kokaina eramaten zuen sare bateko bederatzi lagun atxilotu dituztela jakinarazi dute gaur Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko iturriek. Atxiloketak azken egunetan egin dituztela adierazi dute, eta droga Bizkaian eta Kantabrian (Espainia) banatzeko asmoa zutela zehaztu. Horietako hiru espetxean daude, eta bestea ospitalean larri. Ertzaintzak egin ditu atxiloketak, eta sarea "desegintzat" jo du.
Atxilotuek, kokaina Ameriketatik hegazkinez ekartzeko, beren urdailetan garraiatzen zuten,poltsatxoetan, eta gero Getxoko (Bizkaia) etxebizitza batean sareko beste kideek hura gorputzetik ateratzen laguntzen zieten. Handik banaketa lanei ekiten zieten gero, Poliziaren arabera.
Erietxera eraman duten atxilotuari dagokionez, liseriketa aparatuan oraindik 400 gramo kokaina ditu, eta horrek bere bizia arriskuan jarri du. Medikuak droga hori gorputzetik ateratzen saiatzen ari dira, ebakuntza bidez.
Atzo Ertzaintzak Madrildik zetorren auto bat atzeman zuten eta auto barruan bi kilogramo kokaina aurkitu zituzten. Atxiloketa horretatik tiraka Bilbon eta Kantabrian (Espainia) beste batzuk egin zituzten, eta gerora gainerakoak Getxon.
Atxiloketak
Kokaina trafikoarekin lotuta, bederatzi lagun atxilotu dituzte Bizkaian
Atxilotuetako bat larri dago, ospitalean, eta medikuak hark liseriketa aparatuan ezkutatuta zituen 400 gramo droga ebakuntza bidez ateratzen saiatzen ari dira. Atxilotuetako beste hiru espetxean sartu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu