Kokainarekin trafikatzea egotzita, zortzi lagun atxilo
BILBO. Ertzaintzak zortzi pertsona —bost gizon eta hiru emakume— atxilotu ditu, kokaina erosi eta Bilbon saltzea leporatuta. Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, droga erosteko egindako hitzorduetako batean atzeman zuten ustezko trafikatzaileetako bat, soinean 30.000 euro zeramatzala. Ondoren egin zituzten beste atxiloketak. 90.000 euro eta kokaina atzeman zizkieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu