Erasoa
Koktelekin eraso diote Iurretan PSE-EEren egoitzari
Kalte material txikiak eragin dituzte.
Iurretako (Bizkaia) PSE-EEren egoitzari molotov koktelekin eraso diote bart. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, hamaikak hamar gutxi aldera hainbat lagunek zenbait koktel jaurti dituzte egoitzaren aurka, eta fatxada belztuta utzi dute. Iturri horiek nabarmendu dute beste bost aldiz ere eraso diotela Iurretako sozialisten egoitzari, azken aldiz urtarrilaren 21ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu