Txirrindularitza

Koldo Fernandezek irabazi du Tirreno-Adriatikoko azken etapa

Euskalteleko txirrindulariak esprintean irabazi du. Sailkapen nagusia, Andreas Klodenentzat izan da.

2007ko martxoaren 20a
16:20
Entzun
Koldo Fernandez Euskalteleko txirrindulariak irabazi du Tirreno-Adriatikoko zazpigarren etapa. Probako azkena izan da, Civitella del Tronto eta San Benedetto del Tronto herrien artekoa, 177 kilometrokoa. Esprintean eskuratu du garaipena, ustekabean. Stuart O'Grady izan da bigarren.

2004an egin zuen debuta profesionaletan eta ez zuen gaur arte etaparik irabazi.

Sailkapen nagusian, Andreas Kloden izan da aurrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.