Koldo Meaberi elkartasuna adierazi diote Kidetzak eta Abipasek

Meabe gose greban da iragan ostegunetik, haren 4 urteko semearen zaintza partekatua eskatzeko

Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Abipase Bizkaiko Guraso Bananduen Elkarteak eta Kidetzak elkartasuna adierazi diote Koldo Meaberi. Iragan ostegunetik gose greban da Meabe Ortuellako (Bizkaia) udaletxearen atarian, haren semearen zaintza partekatua eskatzeko. Elkarteen arabera, zaintza partekatua «egokiena» da Meaberen semearentzat, eta, beraz, Juan Kalparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiari eskatu diote azter dezala zergatik ez den zaintza eredu hori Meaberen kasuan aplikatu.

Abipasek eta Kidetzak adierazi dutenez, Meaberen auziaren tankerakoek erakusten dute zaintza partekatuaren lege bat egiteko beharra. Kidetzak zaintza partekatuaren lege proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean,eta proposamen hori babeste aldera sinadura bilketa egiten ari da elkartea. 30.000 sinadura behar ditu Kidetzak, baina, elkarteak jakinarazi duenez, 32.000 sinadura bildu ditu.

Zaintza partekatuaren aldeko La Terraza elkarteak ere babesa adierazi dio Meaberi. Baraualdia hasterakoan azaldu zuenez, «semearengatik» egiten ari da gose greba Meabe, harekin denbora gehiago igarotzeko. Semeak berak eskatzen dio aitari elkarrekin denbora gehiago egotea, Meaberen arabera. Greba ez dela «inoren aurka» egiten ari gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.