Koldo Mitxelena (Errenteria, Gipuzkoa; 52 urte) iheslariak gaur arratsaldeko bostetan irten du Paueko (Frantzia) espetxetik, ostiralean atxilotu eta geroztik preso egon ondotik. Frantziako Poliziak Arette inguruan atzeman zuen, mendira joan zenean, hamar urtean Frantzian bizitzeko debekua hautsi zuelako.
Mitxelena Hendaian (Lapurdi) bizi da eta bizimodu normala egiten du. 2002ko ekainean hiru urteko espetxe zigorra jarri zioten, eta kartzelatik irtetean epaileak aipatutako debekua ipini zion.
Gaur eraman dute Paueko Apelazio Auzitegira, epaileak bi hilabeteko espetxe zigorra jarri dio baina hark ez du espetxealdia bete beharrik izango.
Nolanahi ere, hurrengo bost urteetan berriro atxilotzen badute, orduan bi hilabete horiek kartzelan egin beharko ditu.
Euskal presoak
Koldo Mitxelenak gaur arratsaldean irten du kartzelatik
Lehengo ostiralean atzeman zuten, Arette inguruan. Paueko Auzitegiak bi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio, baina ez du bete beharrik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu