Kolonbiako indigenen hizkuntzak, hezkuntzan sartzeko giltza bila

2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Enselenguas mintegia astelehenean hasi zen, Bogotan. Kolonbiako komunitate indigena zenbait hezkuntzarekiko gogoeta lantzen ari dira; ikasgeletan curriculum berezkoa nahi dute, beren hizkuntzan diharduena. Hizkuntza asko dira Kolonbian, eta aski ezaugarri ezberdinak dituztenak; horregatik, topaketaren bidez lanerako ildoak bilatu eta aztertu nahi dituzte, elkarri entzunez. Kolonbiako Universidad Centralek eta Etnollano fundazioak antolatu dute, beste hainbat erakunderen partaidetzarekin.

Hainbat komunitate egongo dira bertan. Hizlarien artean, Jon Landaburu mintzatu da: frantziarra da sortzez, baina euskal jatorrikoa. Kolonbiako hizkuntza indigenetan munduko aditurik handiena da. Bihar, berriz, Itziar Idiazabal mintzatuko da, EHUko katedraduna eta Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.