Politika

"Kolonialismoaren hondartzat" jo du Chavezek Auzitegi Nazionalak bere gobernua ETArekin eta FARCekin lotu izana

Ukatu egin du erakunde armatu horiekariin harremanik duela, eta Espainako Justiziaren ekimenaren xedea Venezuelako gobernu eredua zikintzea dela azpimarratu du. Auzitegi Nazionaleko epaileak ETAko ustezko sei kide eta FARCeko 12 auzipetu ditu, elkarlanean eta Chavezen gobernuaren laguntzaz atentatuak prestatzea egotzita.

2010eko martxoaren 2a
09:42
Entzun
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak ukatu egin du ETArekin, FARCekin, eta "terrorismoarekin" inolako harremanik duela; erakunde armaturik ez duela babesten erantsi du, "herriak" baizik.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasko epaileak atzo plazaratutako autoaren harira egin ditu Chavezek adierazpen horiek. Izan ere, ETAko ustezko sei kide eta FARCeko 12 auzipetu ditu Velascok, elkarlanean atentatuak prestatzea egotzita, besteak beste, elkarrekin Alvaro Uribe Kolonbiako presidentea hiltzen saiatzekoa. Elkarlan horretarako Venezuelako Gobernuaren laguntza izan dutela dio, gainera, Velascok.

Esan bezala, akusazio horiek guztiz ukatu ditu Chavezek, eta "kolonialismoaren hondartzat" jo ditu. "Auzitegi Nazionala kapaza da Simon Bolivar bera ere terroristatzatjotzeko", iritzi dio.

Espainiako Justiziaren ekimenaren helburua Venezuelako gobernu eredua zikintzea da Chavezen iduriko, eta nazioarteko kanpaina baten jomuga dela salatu du berriro. "Yankie-ak daude honen guztiaren atzean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.