Alvaro Michael Nafarroako komandante berriarekin bildu da Iruñeko alkatea, Erique Maia. Maiatzaren 9an egin zuen karguaren zina Michaelek. Ekitaldian izan ziren Nafarroako Gobernuko hainbat ordezkari, eta baita Iruñeko alkatea bera ere.
Udalak jakinarazi duenez, hiru urtez egongo da Michael Espainiako armadak Iruñean duen Ikuskaritzako buruzagitzan, Jose Ignacio Arteagaren ordez. Nafarroara heldu aurretik, atzerrian egona da Michael, besteak beste, Honduras, Bosnia eta AEBetan. Horretaz gain, Salamanca eta Zamorako komandantzietako buru ere izan zen.